XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seigarren egunerako.

Aita Errukitsua! Zure Seme maitea arantz zorrotzez bere burua gogorkiro estali ziotenean artu zituan oñaze ta miñak Zuri eskeñirik, Purgatorioko animen alde ar itzazula umilki, eskatzen dizugu.

Amen.

Bost Aita gure, Agur Mari ta Gloria.

Zazpigarren egunerako.

Aita Jaungoiko Biotz-bera! Gurutze aztunaz Jesus'ek eraman zituan neke, oñaze, min ta atsekabe ugariak Purgatorioko animen alde umilki eskeintzen dizkitzugu.

Errukitsua zeran ezkero, entzun itzazu oyen negarrak eta lenbaitlen.

Zeruan emayezu betiko atsedena.

Amen.

Bost Aita gure, Agur Mari ta Gloria.

Zortzigarren egunerako.

Ainbeste neke, oñaze, eta atsekabe ondoren iru ordu gurutzean egin-ta eriotz-gogorra eramanaz salbatu gaituzun Jesus ona!.